Filemona, como molas! Nola mutilik ez duzula? Hamaika daude eta egunero bueltaka! Nik badut lagun bat formula matematikoa duena: 28 urterekin ezagutzen dudan neska betierekoa izango da. A ze buru zahar eta tradizionalista batzuena!
Ni egunero jaiotzen naiz eta nire bizitzak 24 ordu ditu. Horregatik 25 eta piko bider 365 bizitza ditut. Egia da nahiko fidela naizela eta ez dudala ohikoa izaten inor bidean uztea, ez behintzat modu kontzientean. Daukadanarekin pozik bizi naiz. Baina egunero bizitzea oso ona da buruhausteak ekidin eta baita gainbeherak saihesteko. Pena da denek ez dutela ikuspegi berdinetik bizi eta presioa eragiten dutela edota konpatibilitate eza irudikatu; ezinezkoak garela, alegia.
Zertarako mutil bat hamaika lagun izan baditzazkezu? Onartzen dut, pertsona konkretuek beharrak sortzen dizkidate, baina figura sozial batek, sekula ez. Bizi ninteke bikoterik gabe baina agian ez nire laguna den Eneritz (edo jarri nahi duzun izena) bat gabe.
Lana, bikotea… zenbat eskakizun etorkizun bat bermatzeko… gazteok gure bidea egin beharko genuke galbiderako bidai hau ekiditeko!
Eta segi ikasten, unibertsitatean, eskolan, eta baita kalean ere!